Gizartea -
Ezbeharra
Gizon bat larri zauritu da Hondarribian ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 13:15ean jazo da, GI-636 errepidean. Gizonezkoa ospitalera eraman dute. Gainera, Muskizen beste ibilgailu bat errepidetik atera da eta etxe baten aurka egin du talka.
Erredakzioa
Gizonezko batek zauri larriak izan ditu larunbat honetan Hondarribian ibilgailu batek harrapatuta, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez. Istripua 13:15ean jazo da, GI-636 errepidean, Irungo noranzkoan. Gizonezkoa Irungo Ospitalera eraman dute.
Euriteak eman dira egunean zehar gurean, Bizkaian bereziki. Muturreko meteorologiak lagunduta, beste ibilgailu bat errepidetik atera da eta etxebizitza baten kontra egin du talka, BI-2701 errepidean, Galdames eta Muskizen artean.
Ibilgailuaren gidariak, Sopuertako 52 urteko emakumezko batek, zauri arinak jaso ditu eta ondorioz, Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Ibilgailuak kalte handiak izan ditu.