Gizartea -
Tunela itxi dute berriz
Babes neurriak areagotu dituzte Hierron lurrikaren handitze-mailagatik
Lur-jausiak ekiditeko babes neurri gehiago hartu dituzte Hierron eta Roquillos tunela eta irlako iparraldeko hainbat errepide itxi dituzte.
Erredakzioa
Kanarietako Arrisku-Bolkanikoko Babes Zibileko planearen zuzendaritzak, Valverde eta Frontera herriak batzen dituen Los Roquillos tunela ixtea erabaki du, gerta daitezkeen lur-jausiak direla eta.
Lurrikaren tamainen handitasunak eragin ditzazke lur-jausiak egotea. Tunelaren itxieraz gain, Hierroko iparraldeko hainbat errepide ere itxi dituzte. Neurri hauek ziurtatzeko Babes Zibileko langileak egongo dira bertan.
Kanarietako Arrisku-Bolkanikoko Babes Zibilaren planeko kideak astelehenean bilduko dira berriz eboluzioren jarraipena egiteko.
Kanarietako Institutu Geografikoko zuzendariak esan du atzoko 4.4ko lurrikara herritarrek gehien sentitu dutena izan dela, kostatik gertuago gertatu zelako.
Zuzendariak gainera, datozen egunetan lurrikarak 4.5 edo 4.6 gradura iritsi daitezkeela iragarri du.