Gizartea -

HEGO ERRONDAKO LANAK

AP-8 autobidea itxi egingo dute Irun eta Behobia artean, 15 eta 16 gauetan

23:00etatik 05:00etara, aurrelauzak jarriko dituzte autobidearen bi ertzak lotuko dituen goiko pasabide berriaren metalezko egituran.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irun hegoaldeko erronda egiteko, AP-8 autobidea itxi beharko dute abenduaren 15ean eta 16an Irun eta Behobia artean, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez.

Abenduaren 15ean, 23:00etatik 05:00etara, aurrelauzak jarriko dituzte autobidearen bi ertzak lotuko dituen goiko pasabide berriaren metalezko egituran, eta lan horiek direla eta joan-etorriak etenda geratuko dira Bilborako noranzkoan. Hurrengo egunean, berriz ere itxi egingo dute errepidea, baina kontrako noranzkoan, Iparraldera.

Ordezko aukera gisa, Behobiako noranzkoko trafikoa Irungo ordainlekutik irten beharko da eta GI-636 errepidetik jarraitu Zaisako biribilguneraino eta N-121-A errepidetik berriro AP-8 autobidean sartu Iparralde-Frantzia norabidean.

Donostiarako noranzkoan doazen ibilgailuak Behobiako 0 irteeratik N-121 A errepiderantz eta Zaisako biribilgunerantz joan ahal izango dira. Gero, GI-636 errepidetik jarraitu eta Irungo ordainlekutik autobidera sartu arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak A-8 Autobidea