Gizartea -
Herrizaingo Saila
Euriteen kasuetarako gomendioak
Euriteen kasuetarako, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei eta Meteorologiari Aurregiteko Zuzendaritzak neurri batzuk kontuan hartzea gomendatzen du:
Erredakzioa
Prebentzio-neurriak:
- Ez utzi ibilgailurik eta ez kanpatu ibaietako ibilgu lehorretan edo ibaien hertzetan, urak gainezka egin eta ezustean harrapatu zaitzakelako.
- Ez utzi ibilgailurik ur putzu handiak sor daitezkeen lekuetan edo ura sartu daitekeen garajeetan.
- Autoa hartzea saihestu.
- Bidaiatzea ezibestekoa bada, erabil itzazu errepide eta autobide nagusiak, eta ikusteko arazoak izanez gero, utzi autoa leku seguru batean.
- Urak eraman ditzakeen gauzak erretiratu, batez ere kutsadura eragin dezaketen gai arraiskutsuak.
- Inguruko hustubideak aztertu.
- Ez egin mendira irteerarik ezta txangorik ere.
Larrialdi kasuan:
- Ibaietatik, uharretarik, zubietatik eta urez bete daitezkeen lekuetatik urruti egon. Urez betetako gunerik ez zeharkatu, ez oinez, ez autoz, uraren indarrak eraman zaitzakeelako. Autoa errepideko uretan harrapatuta geratuz gero, argiak itzali eta ibilgailua dagoen lekuan utzi.
- Era berean, mendi hegaletako eta mendixketetako beheko partetik urruti egon, ur, harri eta lokatz jausiak izan daitezkeelako.
- Etxean uholdea izanez gero, atera soto eta behe solairuetatik lehen bait lehen.
- Etxebizitza utzi behar baduzu, elektrizitatea kendu eta gasa eta ura itxi. Horrez gain, utzi ezazu nota bat non egongo zaren abisatzeko.
- Gune altuenetara iristen saia zaitez, urak hartu ditzakeen guneak saihestuz.
- Irratia eta bestelako hedabideak erabili une oro eguraldiaren prebisioaren eta egoeraren berri izateko.
Larrialdi kasuetan, dei ezazu 112 zenbakira.