Gizartea -
Lur-jausia
Elgoibar eta Zumaia arteko zerbitzua eten egin du Euskotrenek
Erabiltzaileek trena utzi eta autobusez jarraitzeko aukera dute tarte horretan, bi noranzkoetan.
Erredakzioa
Euskotrenek Elgoibar eta Zumaia arteko zerbitzua eten egin behar izan du Sagarbide tunela urez bete delako. Menditik ur asko iritsi da eta, horrez gain, Elgoibar eta Mendari artean lur-jausia ere izan da.
Euskotrenek trenetik atera eta bidaia autobusez jarraitzeko aukera ematen ari zaie bidaiariei Elgoibar-Zumaia tartean, bi noranzkoetan.
Euskotrenek jakitera eman duenez, eten horrez gain Usurbilen ere beste tarte bat eten behar izan dute. Han ere autobusez jarraitzeko aukera martxan da Aria/Orio eta Donostia artean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea