Gizartea -
M15 mugimendua
20 erretiratuk Fitch agentziaren egoitza okupatu dute Bartzelonan
Esquadra Mossoen patruila bat bertaratu da "iaioflautek" edifizioa utz dezaten negoziatzeko.
Erredakzioa
M15 mugimenduarekin identifikatzen diren 20 erretiratuk Espainiako Fitch Ratings kalifikazio agentziaren egoitza okupatu dute 45 minutuz. "Iaioflauta" ezizenez ezagunak, Bartzelonako Gracia kaleko 85 zenbakiko egoitza okupatu dute eguerdi aldera, Greziako finantza egoera salatzeko asmoz.
Fitcheko iturriek azaldu dutenez, manifestari gehienak 60 urtetik gorakoak izan dira baina "sumindu" talde gazte batek lagundu die. Bien artean zerbitzu publikoen eta pentsioen murrizketen kontrako manifestu bat irakurri dute, arrazoi berdinen kontrako leloak oihukatzen zituzten bitartean.
Esquadra Mossoen patruila bat bertaratu da "iaioflautek" edifizioa utz dezaten negoziatzeko, eta 13:00k aldera egin dute alde edifiziotik inolako triskantzarik eragin gabe.