Gizartea -

Krisia osasun arloan

Kataluniako Medikuak Sindikatuak bi eguneko lanuztea deitu du

Osasungintzan eginiko murrizketen aurka eta 2010eko asistentzia aktibitatea eta aurrekontuak berrezartzea eskatuko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Medikuak Sindikatuak bi eguneko lanuztea egitera deitu ditu bere afiliatuak, hain zuzen ere azaroaren 15 eta 16an. Hauteskunde kanpainaren bukaerarako deituriko greba honek Osasungintzan eginiko murrizketen aurka eta 2010eko asistentzia aktibitatea eta aurrekontuak berrezartzea eskatuko dute.

"Osasuna ez da ez ixten ez murrizten" lelopean egingo den grebara osasun zentro publikoko zein itundutako 16.500 langile daude deituak, Albert Tomás sindikatuko presidenteak esan duenez. Grebak 65 ospitaletan eta lehen mailako 427 atentzio zentru publikotan eragingo duela gaineratu du.

Sindikatuaren arabera, Osasun Sailak medikuen sorbaldara eta bereizi gabe eginiko murrizketek asistentzia kalitatea erabat kaltetu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea