Gizartea -

Berrobiko hilketa

Berrobiko ustezko hiltzaileak esan du biktimak mehatxatu egin zuela

Fiskaltzak 21 urteko kartzela zigorra eskatu du 32 urteko gizonarentzat, hilketa eta lapurreta delituak egotzita.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berrobin (Gipuzkoa) 2009an mazo kolpe batez bere ugazaita hiltzea leporatuta epaitzen ari diren gizonak esan duenez, beldurtuta zegoelako jo zizkion kolpeak hildakoari; bere esanetan, hark bi tiro jotzearekin mehatxatu zuelako. Mehatxu horrek horrenbeste beldurtu zuenez, “hartu zuen lehenengo gauzaz” jo zuen, hil arte.

"Ez nintzen ni izan, nik ez dut indarkeria erabiltzen. Nire bi anaien aita zen, eta nire amaren senarra", azaldu du inputatuak, eta gertatutakoaz "damututa" dagoela esan du. Hori guztia aste honetan krimena argitzeko Gipuzkoako Auzitegian egingo dute epailetako lehen saioan azaldu du.

Fiskaltzak 21 urteko kartzela zigorra eskatu du 32 urteko gizonarentzat, hilketa eta lapurreta delituak egotzita. Biktimaren bi semeak ordezkatzen dituen akusazio partikularrak, berriz, 30 urteko eskaera egin du, hilketaren egileak azpikeriaz, basakeriaz eta konfiantza abusuaz jokatu zuela uste baitute.

Bestalde, inputatuaren defentsak hiru urteko kartzela zigorra eskatu du, haren ustez gertatutakoa arduragabekeria larri baten ondorio izan baitzen, eta, gainera, osatu gabeko drogadikzioaren salbueslea, eta eroaldi eta itsualdi egoera gehitu behar zaizkiolakoan.

Inputatuak azaroak 4tik gose greban dagoela gehitu du, eta, ugazaita kolpatu ostean,biktimaren autoa hartu eta norabiderik gabe ekin ziola esan du, "leku guztietan eta, aldi berean, inon ez zegoela”. Frantziatik igarota, Andorrara heldu zen, eta egun batzuk geroago atxilotu zuten, Espainiara sartzen saiatu zenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea