Gizartea -

Trafikoa

Zortzi ibilgailuren arteko istripuak auto-ilarak eragin ditu AP-8an, Aia parean

Istripua 08:13an gertatu da, Irungo noranzkoan, eta ez da inor zauritu.

L. Z. | EiTB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zortzi ibilgailuren arteko istripua izan da ostegun goizean AP-8 autobidean, Aia (Gipuzkoa) parean, eta horrek auto-ilara luzeak eragin ditu Irungo noranzkoan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 08:13an gertatu da, eta ez da inor zauritu.

Herri Lanetako langileak bertaratu dira errepidea garbitzera, iturri horren arabera.

Bestalde, errei bat itxi behar izan dute goizeko lehen orduan N-637 errepidean, Erandion (Bizkaia), kamioi baten matxuraren ondorioz. Ondorioz, Galdakaoko noranzkoan auto-ilara luzeak sortu dira BI-637 errepidean, eta baita AP-8 autobidean ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak A-8 Autobidea