Gizartea
Desagertua
Desagertuta zegoen 87 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Iurretan
Agentziak | EITB Media
Senide talde batek aurkitu du gorpua. Ertzaintza gizonaren bila ari zen aurreko asteburutik.
Larunbatetik desagertuta zegoen 87 urteko gizonaren senide talde batek bere gorpua aurkitu du Iurretan, Segurtasun sailak esan duenez.
10:00ak inguruan, familiarrek Bizkaiko udalerriko San Marko auzoko zanga batean topatu dute gizonaren gorpua.
Ondoren, Ertzaintzaren erreskate unitateko agenteek gorpua atera dute lubakitik.
Gizona larunbatean desagertu zen etxetik. Zahartzaroko dementzi zuen, eta telefono mugikorra deskonektatuta zuen. Igandetik bilatzen ari ziren Ertzaintzaren agenteak eta beste bilaketa taldeak, zenbait momentutan txakurren laguntzarekin.