Gizartea -

Gertakaria

Gizon bat psikiatrikora eraman dute, Hernaniko kaleetan eskopetarekin ibili ondoren

Gertakaria 14:40 aldera jazo da Antziola kalean. Inor zauritu barik arma entregatzea lortu du Ertzaintzak.

E. L. | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hernaniko (Gipuzkoa) kaleetan eskopeta batekin armaturik egon den gizonezko bat ospitale psikiatriko batera eraman behar izan dute igande honetan. Inor zauritu barik arma entregatzea lortu du Ertzaintzak.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gertakaria 14:40 aldera jazo da Antziola kalean. Gizona eskopeta eskuetan zuela aurkitu dute kalean.

Egoera ikusita, anbulantzia psikiatrikoa eta Ertzaintza bertaratu dira. Gizonak arma entregatzea lortu dute ertzainek, eta ondoren zentro psikiatriko batera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Hernani Gizartea Eguneko albisteak Albisteak