Gizartea -

KORONABIRUSA

Illak ez daki seguru britainiar aldaera Espainiako Estatura iritsi den

Txertaketari dagokionez, ministroak txertoa jarriko duela baieztatu du, eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak txertoa orain jarri behar duen edo ez aztertzen ari direla zehaztu du.

Illak ez daki seguru britainiar aldaera Espainiako Estatura iritsi den.
Illak ez daki seguru britainiar aldaera Espainiako Estatura iritsi den
Illak ez daki seguru britainiar aldaera Espainiako Estatura iritsi den.

A. S. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Salvador Illa Osasun ministroak Europako koordinazioaren alde egin du Erresuma Batuko koronabirus aldaera berriaren inguruan erabakitzeko, eta ziurtatu du ez dagoela "frogarik" aldaera hori Espainiako Estatura iritsi ote den edo ez ziurtatzeko. Dena dela, argi du horrek ez duela esan nahi iritsi ez denik.

Telebista kate batean egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, astelehen goizean bilera bat egingo dute Europa mailan erabaki bat hartzeko, Alemania, Frantzia, Herbehereak eta Italia bezalako herrialdeek Erresuma Batuarekiko hegaldiak bertan behera uztea erabaki ostean. Espainia Covid-19ko aldaera kopuruari dagokionez EBko bigarren herrialdea eta munduko bosgarren edo seigarrena dela ohartarazi du: "4.000 eta 5.000 aldaera artean sekuentziatu ditugu".

"Neurri horiek koordinatuak izatearen aldeko apostua egin dugu. Ona da Europa mailan erantzun koordinatu bat izatea ", esan du ministroak, eta Espainian sartzeko kontrolak indartzen ari direla eta txertoa koronabirusaren aldaerekin ere eraginkorra izango dela ziurtatu du.

Illak zehaztu duenez, asteburuan Alemaniako eta Britainia Handiko kideekin hitz egin du, baita Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin ere, eta Gobernua zer egin aztertzen ari da. Gaineratu duenez, aldaera berri horrekin kutsakortasuna areagotu egin daiteke, baina oraindik ez dago zientifikoki frogatuta, "aukera bat da".

Azaroaren 23tik espainiar Estatura arrisku herrialdeetatik iristen diren pertsonek PCR bat egin behar dutela gogorarazi du ministroak, eta aireportuetako kontrol mekanismoak "indartu" direla eta arazorik ez dagoela azpimarratu du. Europa mailako bileran erabakitzen denari itxarotea eskatu du.

Txertaketa

Ministroak azaldu duenez, txertaketa sustatzeko kanpaina antolatzen ari dira. Berak txertoa hartuko duela esan du, eta Donald Trump AEBko presidentea ere txertatu izana baloratu du: "Oso ondo dago Trumpek egitea, zientziaren aurkakoa izan delako. Hemen Europan zientziaren aldekoak izan gara. Zuzendu beharreko jarrerak izan dituelako egin du ", gaineratu du.

Illak zehaztu duenez, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak txertoa orain jarri behar duen aztertzen ari dira: "Egin beharrekoa egingo du. Gure kasuan, Europan, tokatzen denean jarri beharko dugu txertoa ", esan du ministroak, eta pertsona garrantzitsuek egingo dutela esan du.

Txertoaren immunitateak zenbat iraungo duen ez dakitela esan du, baina txerto mota horrek immunitate luzeak dituela aitort du, "ez 6 hilabetekoak edo urtebetekoak". Dena dela, 2022an dosi gehigarri bat beharko dela zehaztu du, baina litekeena da urtero txertoaren beharrik ez izatea, bere hitzetan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua bideoak Espainia Pedro Sánchez albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Medikuen albisteak Txertoak azken ordukoa Koronabirusa