Gizartea -

Auzitegi Gorenaren epaia

Gurasoek ezin diete galarazi aiton-amonei bilobak ikustea

Gorenak biloba ikusteko eskubidea aitortu dio haren gurasoekin txarto konpontzen den amona bati.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak biloba bisitatzeko eskubidea aitortu dio amona bati, umearen gurasoekin ondo konpontzen ez bada ere.

Encarnacion Roca epailearen epaiak atzera bota ditu Liriako (Valentzia) Epaitegiak eta Valentziako Lurralde Auzitegiak hartutako erabakiak. Izan ere, bi kasuetan gurasoei eman zieten arrazoia, amonaren asmoa adingabearentzat kaltegarria delakoan.

Orain, baina, Gorenak ebatzi du aiton-amonak eta bilobak harremanetan egotea onuragarria dena bi aldeentzat, eta gogorarazi du Zigor Kodearen arabera "kausa zehatz" bat egon behar dela eskubide hori ukatzeko.

Eta epaiaren hitzetan, kausa hori ezin da izan "aiton-amonen eta biloben arteko harremanak gurasoentzat kaltegarri direla".

Horrenbestez, biloba hilabete bakoitzeko larunbat batean bi orduz ikusteko eskubidea aitortu dio amonari. Nolanahi ere, harremana adingabearentzat kaltegarri dela ondorioztatuko balute, eskubidea ukatuko lioketela ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea