Gizartea -

Trafiko

Langile bat zaurituta, Orioko saihesbidean ibilgailu batek harrapatuta

N-634 errepideko tarte horretan trafikoa bideratzen zegoela jazo da istripua. Pronostiko erreserbatuarekin eraman dute ospitalera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orioko (Gipuzkoa) saihesbidean, N-634 errepidean, lanak direla eta, trafikoa bideratzen zegoen langile bat harrapatu du ibilgailu batek. Antza denez, ibilgailu bat ez da gelditu eta aurrean zuen beste ibilgailu baten aurka talka egin du. Ondorioz, ilaran zegoen lehen ibilgailu honek langilea harrapatu du.

Zauritua pronostiko erreserbatuarekin eraman dute ospitalera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea