Gizartea -
GERTAKARIAK
Atxilotu bat Tuteran, baimendutako alkohol-tasa hirukoizteagatik
Positibo emateaz gain, derrigorrezko asegururik gabe, gidabaimenean punturik gabe eta IAT iraungita zuela harrapatu zuten.
EITB Media
Tuterako Udaltzaingoaren agenteek gidari bat atxilotu dute baimendutako alkohol-tasa hirukoizteagatik, asegururik eta gidabaimenean punturik gabe gidatzeagatik eta Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) ez pasatzeagatik.
Astelehenean gertatu zen, 17:50 aldera. Tuterako Udaltzaingoaren patruila batek gidaria geldiarazi zuen alkoholaren eraginpean gidatzen ari zela pentsatzeko zantzuak ikusita.
Alkoholemia-proba eginda, gidariak 0,77 miligramoko alkohol-tasa eman zuen botatako aire litro bakoitzeko, eta, ondorioz, atxilotu egin zuten, bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita. Gainera, ibilgailuaren nahitaezko asegururik gabe, gidabaimenean punturik gabe eta IAT egin gabe zuela egiaztatu zuen.
Udaltzaingoak gaineratu duenez, atxilotuari gidabaimena kendu zioten aurretik, eta ez du berriro eskuratzeko nahitaez egin beharreko ikastaroa egin.