Gizartea -

GARRAIOA

Bilboko Metroaren eta RENFEko zerbitzuak lehenago amaituko dira Gabon gauean

Abenduaren 24an, Bilboko Metroaren zerbitzua 21:00ak aldera amaituko da eta RENFEko azken trenak 21:05etik 21:50era aterako dira.

Bilboko Metroa. Argazkia: EFE
Bilboko Metroa.
Bilboko Metroa. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Metroak iragarri duenez, gaur, Gabon gauean, 21:00ak aldera amaituko da metro zerbitzua, ohikoa den bezala. RENFEren Bilboko aldiriko trenen zerbitzuak ere murriztuko dira, eta azken trenak 21:05etik 21:50era aterako dira.

Metroari dagokionez, gaueko zerbitzua etenda egongo da gaur egungo egoera dela eta. Beraz, zerbitzua bihar, hilaren 25ean, hasiko da berriz 06:00etan eta 23:00ak arte iraungo du.

Bestalde, RENFEk abenduaren 21etik urtarrilaren 10era mugatu ditu trenen ordutegiak; ondorioz, zerbitzu gutxiago eskainiko dituzte Bilbo eta Urduña arteko C3 linean. Gainera, abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean aldaketak izango dira trenen ordutegian.

Abenduaren 24an eta 31n, Bilboko aldiriko azken trenak (C1 Bilbo-Santurtzi, C2 Bilbo-Muskiz eta C3 Bilbo-Urduña lineak) 21:05etik 21:50era bitartean aterako dira. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, trenak 11:03tik aurrera egongo dira martxan.

Feveren aldiriko trenetan (C4f Bilbo-Balmaseda) ere aldaketak egongo dira. Abenduaren 24an eta 30ean, azken trena 20:20an irtengo da Bilbotik eta 20:44an Balmasedatik. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, lehenengo trena 8:50ean aterako da Bilbotik eta 8:45ean kontrako noranzkoan.

Karrantzarako edo Santanderrerako lehen trena ere 08:00etan aterako da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Metro Bilbao Gabonak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Renfe