Gizartea -

Euri denboralea

Txomin Eneko bizilagunak 'baztertuta' sentitu dira uholdeen ostean

Besteak beste, euri denboralea izandakoan Martuteneko bizilagunengana larrialdietako zerbitzu batzuk joan ziren bitartean, Txomin Eneko auzora ez zela inor agertu salatu dute.

Txomin Eneako bizilagun batzuk. Argazkia: EITB
Txomin Eneako bizilagun batzuk. Argazkia: EITB
Txomin Eneako kaltetuekin bildu da Donostiako alkatea

01:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea euri denboralearen kalteak jasan behar izan zituenTxomin Eneko bizilagunekin bildu da, azken horien eskakizunak entzuteko, asteazkenean Martutenekoekin egin bezala.

Bizilagunek lehenengo unetik "baztertuta" sentitu durela adierazi dute. Igandean, Martutenera larrialdietako zerbitzu batzuk joan ziren bitartean, Txomin Enera "inor etorri ez zelako".

Halaber, ez dutela inolako laguntzarik jaso salatu dute, eta, uholdeen ostean, "erakundeak kaleak garbitzeagatik kezkatuagoa zeuden bitartean, jende asko isolatuta gelditu zela, egun bat baino gehiago etxetik atera ezinik". "Jende askoren bizitza jokoan" dagoela nabarmendudute, eta, horregatik, arazoari irtenbide bat eman behar zaiola lehenbailehen, Urumea ibaia dragatzeaz gain, gertatutakoa berriro pasatu ez dadin.

Auzoan oraindik asko geratzen da egiteko guztia normaltasunera itzultzeko, eta kaltetutako gauza guztien inbentarioa egin beharko dute, horrela laguntzak jaso ahal izateko.

Izagirreren eta Martuteneko kaltetuen arteko bilera

Atzo, Donostiako alkatea, Juan Karlos Izagirre, Martuteneko kaltetuekin bildu zen, eta bertako bizilagunek Urumea ibaia lehenbailehen bideratzea eskatu zuten, gertatutakoa berriro pasatu ez dadin.

Bileran tentsio uneak bizitu dituzte bizilagunen artean, euren zalantzak azaltzeko joan dira bertara, baina baita kexuak adierazko ere. Ez delako lehen aldia izan, eta, tamalez, azkena izan ez litekeelako Urumea ibaiak urez gainezka egiten duena.

Izagirrek igandean burututako lanak eta Udalaren ekimena azaldu dizkie Gipuzkoan izandako uholdeen aurrean. Halaber, laguntzak jasotzeko eman beharreko pausoak zeintzuk izan behar duten esan die bizilagunei.

Bizilagunek oinarrian gauza bakarra eskatu dute: Onartutako egitasmoak eta proiektuak lehenbailehen martxan jartzea.

Estatuaren laguntzak

Espainiako Gobernuak gogoratu duenez, uholdeak jasan dituztenek Errege Lege Dekretuan ezarritako laguntzak eskatu ahal dituzte; hondamendi egoeren aurrean Estatuaren diru-laguntzak arautzen ditu Lege Dekretu horrek, eta ez du aurretiko Gobernuaren aldarrikapenik behar.

Gobernuaren Ordezkaritzak jakinarazi duenez, Errege Dekretu horren ezarpena automatikoa da kalte pertsonalen, etxebizitzan eta etxeko gauzetan izandako kalteen eta saltokietan izandako kalteen kasuan. Familiek, jabeen erkidegoek, elkarte lokalek edo 50 edo kopuru hori baino langile gutxiago dituzten enpresek eskatu ahal izango dituzte laguntze hori.

Etxebezitzan izandako kalteengatik, uholdeengatik erabat hondatua izan bada, 15.120 euro eskatu ahal izango dituzte; azpiegituran jasandako kalteengatik 10.320 euro eskatu ahal izango dituzte; eta, kalte arinagoengatik 5.160 euro jaso ahal izango dituzte.

Kaltetuek Gobernuaren Ordezkaritzan zein Ordezkariordetzan aurkeztu beharko dituzte beraien eskaerak, uholdeak gertatu zirenetik hilebeteko epea dutelarik.

Barne Ministeritzak erantzuna emateko sei hileko gehienezko epea duela gehitu du Iturri berberak.

Laguntza gehiago

Presidentetzarako ministroak aditzera eman du, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Diputazioak horrela eskatuko balute, Gobernu zentralak uholdeek kaltetutako zenbait nekazal ustiategi zein beste jarduerari diru-laguntza emango diela dekretu osagarri baten bitartez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea