Gizartea -

BIZKAIA

Durangon falta den 16 urteko neskato baten bila ari dira

Ez dute adin txikikoaren inguruko berririk abenduaren 28az geroztik. Haren gertukoek salaketa aurkeztua dute Durangoko ertzain-etxean.

Durangon falta den adin txikikoa. Argazkia: VOSTeuskadi
Durangon falta den adin txikikoa
Durangon falta den adin txikikoa. Argazkia: VOSTeuskadi

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Durangon falta den 16 urteko neskato baten bila ari dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dioenez. Hala ere, gaur-gaurkoz ez dute bilaketa aktiborik martxan.

Ez dute adin txikikoaren inguruko berririk abenduaren 28az geroztik, eta haren gertukoek salaketa aurkeztu zuten atzo Durangoko ertzain-etxean.

VOST Euskadi taldean Twitterreko bere kontuan jakinarazi duenez, 1,65 metro luze da eta desagertu zen unean, beroki beltza, bakeroak eta bota beltzak zituen soinean.

Haren inguruko informazioren bat izanez gero, 112 telefonora deitzea eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? EAE Gizartea Albisteak Gaur Durango argazkiak Albisteak Desagertutako pertsonak