Gizartea -

NAFARROA

Osasunbideko langileen batzordeak Administrazioaren betoa salatu du

Kontratazioen edo oporren inguruko proposamenei betoa jartzea egotzi dio batzordeak gobernuari, baita zerrenda laburreko langileak kontratatzen jarraitzeko asmoa ere.

Proposamenen artean, besteak beste, kontratazioak eta oporrak daude. Argazkia: EFE.
Oinarrizko eskubideak
Proposamenen artean, besteak beste, kontratazioak eta oporrak daude. Argazkia: EFE.

Agentziak | Eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasunbidea Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen batzordeak salatu duenez, Administrazioak edozein proposamenen aurrean beto jarrera du.

Langile-batzordeak egindako adierazpenaren arabera, sindikatuek beste behin egiaztatu dutenez, profesionalen zuzendaritzak ez du hobetzeko proposamenak baloratzeko asmorik.

Proposamenen artean, besteak beste, kontratazioak eta oporrak daude, Osasunbideko langileen lan-baldintzak hobetze aldera.

Batzordearen arabera, Administrazioaren asmoa zerrenda laburreko langileak kontratatzen jarraitzea da (epe laburrerako), langileen plantillak egonkortu ordez.

Horrez gain adierazi du aldi baterako langileekin, sei hilabetez bada ere egiteak ez diela egungo testuinguru pandemikoaren benetako beharrei erantzuten.

Halaber, langileek 2020. urtean metatutako oporrak 2021. urte osoan zehar hartzeko aukera izateko eskatu du batzordeak, datorren urteko lehen seihilekoan bakarrik hartu ordez. Izan ere, pandemiaren eraginez, osasun-langileek ez dute oporrik izan aurten, oinarrizko eskubidea bada ere.

Halere, batzordeak salatu duenaren arabera, profesionalen zuzendaritzak ez die erabakia argi helarazi esparru bakoitzeko zuzendaritzei.

Ildo beretik, batzordeak gogorarazi dio Administrazioari familia bizitza uztartzea errespetatu behar duela, zentroen unitateak hobeto kudeatuz.

Gainera, batzordeak adierazi duenez, Administrazioaren betebeharra da lan-baldintzetan gertatzen den edozein aldaketa gizarte-eragileekin negoziatzea eta komunikatzea.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Sindikatuak Giza eskubideak Lan gatazkak Koronabirusa Osasunbidea