Publizitatea
Itxi

2021/01/01

20:52

Gizartea

Delitua

Bilboko taberna bateko jabea atxilotu dute, droga-trafikoa leporatuta

Agentziak | EITB Media

Gainera, osasun-araua ez betetzeagatik zigortu zuten. Ertzainek, establezimendua irekita zegoela ikusi zuten, eta barruan bezeroak kontsumitzen ari zirela.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

61 urteko gizon bat atxilotu dute ostegunean Bilbon, droga-trafikoa egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ostiral honetan jakitera eman duenez.

Atzo arratsaldean, 18:15 aldera, establezimenduak ez zuela ixteko ordutegia errespetatu ikusi zuten Ibarrekolanda auzoan patruilatzen ari ziren ertzain batzuek. Lokala irekita zegoen, barruan bezeroak kontsumitzen ari zirela.

Ildo horretatik, lokalak ez zuen 18:00etan ixteko agindua errespetatu, eta ertzainek arduraduna identifikatu zuten, osasun arauak zirela eta. Une horretan, hainbat bezerok hauts zuri batzuk, ustez estupefazientea, lurrera botatzen ari zirela ikusi zuten ertzainek.

Lokalean drogekin trafikatzen ari zirela susmatuta, lokala miatu zuten, eta sukaldeko mahaian kokaina, haxixa, kontrabandoko tabakoa eta 2.000 euro baino gehiago eskudirutan topatu zituzten.

Hori dela eta, establezimenduaren jabea atxilotu zuten, droga-trafikoko delitu bat egotzita. Gainera, osasun-araua ez betetzeagatik zigortu zuten. Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten, epailearen esku uzteko zain.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena