Gizartea -

BILAKETA

Onik aurkitu dituzte Gorbeia mendian galdu diren bi mendizaleak

Mendizaleek eurek eman dute abisua 15:30 aldera. Behelainoaren ondorioz galdu egin direla eta ezin zutela jaitsi jakinarazi dute.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorbeia mendian behelainoagatik orientazioa galdu duten bi mendizale aurkitzeko operatiboa jarri du abian Ertzaintzak gaur arratsaldean eta 19:00ak baino lehen onik aurkitu dituzte bi lagunak.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, mendizaleek eurek deitu dute 15:30 aldera Larrialdi zerbitzura. Lainoaren ondorioz noraezean zeudela eta ezin zutela behera jaitsi ohartarazi dute.

Ertzaintzaren eta inguru horietan zebiltzan beste mendizale batzuen laguntzaz, bi pertsonak topatu eta jaisten lagundu diete. Onik daude biak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak Erreskateak mendian Mendi kirolak gaur Gorbeiako Parke Naturala