Gizartea -
Zozketak
ONCEk milioi bat euro banatu ditu Etxebarrin (Bizkaia)
Esteban Sanchez Hierro ONCEko saltzaileak banatu zituen sariak. Zozketaren saririk handiena, 11 milioi eurokoa, Valentziari egokitu zitzaion.
Erredakzioa
Etxebarrik (Bizkaia) ONCE zozketako milioi bat euro irabazi ditu ostiral honetan. Gainera, Ugaon eta Bilbon 30.000 eta 60.000 euro bitarteko sariak banatu ditu ONCEk. Zozketaren saririk handiena, 11 milioi eurokoa, Valentziari egokitu zaio.
Esteban Sanchez Hierro ONCEko langileak saria eman duten kupoiak saldu ditu Etxebarrin. Gainera, kupoi bakoitzeko 3.000 euro jasoko dituzten beste 9 sari saldu ditu. Kukullagako emakumezkoen eskubaloi taldekideen guraso batzuk zenbait kupoi erosi zituzten.
"Kukullaga talde apala da", azaldu du Esteban Sanchezek. "Aurten Ohorezko Mailara igo dira eta ilusioarekin eta esfortsuarekin lortutakoa da; une goxo batean heldu zaie saria".
Zozketa honetan 44 milioi euro banatu ditu ONCEk Estatu mailan: 11 milioi euroko sari bat, milioi bateko 11 sari, 40.000 euroko 134 sari, 3.000 euroko 1.400 sari eta azken lau, hiru eta bi zenbakiengatik sari txikiak.