Gizartea -

KORONABIRUSA

PCR proba egiteko deia egin diete Iruñeko taberna bateko bezeroei

Abenduaren 29tik urtarrilaren 3ra bitartean Iruñeko Subsuelo tabernan egon zirenei egin diete deialdia. Aurrez hitzordua eskatu beharko dute 648 20 04 00 telefonora deituta.

Subsuelo aretoa Iruñeko Gaztelu plazan dago. Artxiboko argazkia: EFE
Subsuelo aretoa Iruñeko Gaztelu plazan dago
Subsuelo aretoa Iruñeko Gaztelu plazan dago. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Osasun Departamentuak PCR proba egitera deitu ditu abenduaren 29tik urtarrilaren 3ra bitartean Iruñeko Subsuelo tabernan egon ziren bezeroei. Izan ere, azken egunetan hainbat positibo antzeman dituzte bertako langile baten eta bezero batzuen artean.

Gauzak horrela, Nafarroako Gobernuak laguntza eskatu die herritarrei, aipaturiko data horietan bertan egon baldin baziren PCR proba egitera joateko.

PCR proba egin ahal izateko aurrez hitzordua eskatu beharko da 648 20 04 00 telefonora deituta. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, gaur bertan hasiko dira PCR probak egiten.

Bestalde, Osasun Departamentuak eta tabernako jabeek, covid-19aren zainketa eta kontrol lanen baitan, laguntza eskatu diete bezeroei kutsatzeak ahalik eta azkarren eteteko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Herriak eta Hiriak Nafarroako albisteak Gaixotasunak bideoak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Osasunari buruzko albisteak COVID fokuak Nafarroako Osasun Zerbitzua