Gizartea -

Hauteskundeetatik gertu

'Suminduek' eredu politiko eta sozial berria eskatu dute, Madrilen

Madrileko manifestazioan zeuden poliziek adierazi dutenez, 500 bat pertsona izan dira eredu ekonomiko, sozial eta politiko berri bat eskatu den martxan.

Suminduek aldaketa politiko eta soziala eskatu dute, Madrilen. EFE
Suminduek aldaketa politiko eta soziala eskatu dute, Madrilen. EFE
Suminduek aldaketa politiko eta soziala eskatu dute, Madrilen. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

15M Mugimenduak igande honetan Madrileko erdigunean egindako manifestazioan, hauteskunde orokorretarako astebete besterik gelditzen ez denean, eredu ekonomiko, sozial eta politiko berri bat eskatu du.

Madrileko manifestazioan zeuden poliziek adierazi dutenez, 500 bat pertsona inguruko partaidetza izan du martxak.

" Publikoaren defentsa, herritarren partaidetza eta ustelkeria gelditzea" eskatu dute Atotxan hasitako manifestazioan, eta hori hasi baino lehen egindako lehenengo aldarrikapenak horiek izan dira.

Manifestatzaileek pankartetan besteak beste, ondorengo esaldi hauek irakurri zitezkeen: " Demokrazia, non zaude? ", "boto bakoitzak balio berdina izatea", " ez gaituzte ordezkatzen", eta "hauteskunde lege justuago bat". Esaterako, "Guztiok gara Grezia" eta "Herria batuta egonez gero, ez da inoiz garaitua izango" oihukatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea