Gizartea -
Garraio publikoa
Renfe Aldiriakek anezka zerbitzua jarri du martxan Muskiz eta Ortuella artean
C2 lineak (Bilbo-Muskiz) normaltasunez funtzionatzen du Bilbo eta Ortuella artean.
I. G. | EITB Media
Renfe Aldiriakek anezka zerbitzua jarri du martxan autobusekin Muskiz eta Ortuella artean, bi noranzkoetan. C2 lineak (Bilbo-Muskiz) normaltasunez funtzionatzen du Bilbo eta Ortuella artean.
Joan den asteko ekaitzak matxura bat eragin zuen Muskiz eta Putxetako geltokietako instalazio elektrikoetan. Ondorioz, Ortuella eta Muskiz arteko komunikazio sistemak bertan behera geratu ziren. Matxurak kalte larriak eragin ditu instalazioetan; konponketa lanak luzeak eta konplexuak izango dira. Zenbait egun barru Muskiz eta Ortuella arteko trenbide zerbitzua jarriko da martxan, errepide bidezko anezka zerbitzuaren ordez.