Gizartea -

Epaiketa

300 kilo kokaina zituzten hiru espainiar atxilotu dituzte Australian

Droga-trafikoa egotzi diete Bundaberg herriko auzitegi batean egindako saio batean.

Hirurei 300 kilo kokaina atzeman zizkieten. Argazkia: EITB
Hirurei 300 kilo kokaina atzeman zizkieten. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiar hiritartasuna duten emakume bati eta bi gizoni droga-trafikoa egotzi diete astelehen honetan Australiako justizia auzitegi batean. Brisbane herriko News Mail egunkariak jakinarazi duenez, hirurei 300 kilo kokaina atzeman zizkieten.

Hiru espainiarrek (37, 38 eta 39 urtekoak) Bundaberg herriko (Queensland, ipar-ekialdia) auzitegi batean egin dute agerraldia. Taldea isilik egon da saioan.

Hirurak ostiralean atxilotu zituzten, ontzi batean ustez droga salmenta bat negoziatzen ari zirela.

Agintarien hitzetan, droga nazioarteko sare batena zen.

Droga kopuru hori Australian inoiz atzemandako bosgarren handia izan da (58 milioi eurokoa izan da).

Azken urtean, 796 kilo kokaina atzeman dituzte Australian, iaz baino % 103 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea