Gizartea -
Marta del Castillo auzia
'Cuco'ren aitak semea etxean ikusi zuen krimena jazo zen gauean
Gainera, krimena ezkutatzeagatik kondenatutako adingabearen gurasoak epaiketara joango dira gaur. Marta bizirik ikustea iruditzen zitzaien bizilagun batzuek ere deklaratuko dute.
Erredakzioa
Marta del Castilloren krimena ezkutatzeagatik kondenatutako 'Cuco'ren aitak gaur eoaitegian esan duenez, bere sema krimena izandako egunean, 23:30ean, etxean ikusi zuen, eta gero ere, gurasoak etxera itzulitakoan, 01:30ean etxean zegoela adierazi du.
Angel R.C.k Martaren hilketa epaitzen duen auzitegian esan du 2009ko urtarrilean 23:30ean bere semea bizikletan ikusi zuen eta "etxera bidali" zuen, horretarako ordua iritsi zela esanda.
Horren ostean taberna itxi eta emaztearengana joan zen zerbait hartzera. 01:30ean itzuli ziren etxera, eta 'Cuco'ren ama semearen logelan sartu zen, beti egin ohi zuen bezala, han izango ez balitz aitari zerbait esango ziola jakinarazi du Angelek.
Bertsio honek 'Cuco'k Marta desagertzeko ekintzan parte hartu izana eragotziko luke, 02:00etan gauzatu baitzen hori, salaketen arabera.
Lekuko batek Carcañoren anaia eraman zuen krimenaren egunean
Marta del Castilloren auziaren fiskalak auzitegian gaur adierazi duenez, lekuko batek Francisco Javier Delgado, Miguel Carcañoren anaia, eraman zuen Leon XIII kaleko etxera, krimena gauzatu zen egunaren goizaldean.
Sevillako Zazpigarren zenbakiko Auzitegian epaiketa hasi denean, fiskalak esan du Fiskaltzak ikerketa bat ireki zuela ostiralean lekuko batek Delgado Sevillako Luis Montoto kaletik Leon XIII kalera, ustez Marta hil zen lekura, eraman zuela esan zuelako.
Lekukotasun hau egia den ala ez jakiteko ikerketaren eginbideak asteartean edo asteazkenean amaituko dituzte; egun horretan bidaliko dizkio emaitzak Fiskaltzak auzitegiari.
'Cuco'ren gurasoek deklaratuko dute gaur
Marta del Castillo bortxatzeagatik eta hiltzeagatik hasitako auzian, krimena ezkutatzeagatik kondenatutako ´Cuco´ren gurasoek deklaratuko dute gaur. Nahiz eta Miguel Carcañok krimena aitortu, ikerketa ixtea galarazi zuen horrek.
Auzia Sevillan hasitako epaiketaren erdian dago, eta gaur Rosalía G.M. eta Ángel R.C. ´Cuco´ren gurasoek deklaratuko dute. Marta desagertzean, 2009ko urtarrrilaren 24an, euren semea ze ordutan ikusi zuten adieraziko dute.
'Cuco'ren ama Tele 5 kateari elkarrizketa bat eskaini ostean sortutako polemikaren erdian izango da deklarazioa. Horrek sare sozialetan "apagoi bat" egitea eraman zuen azaroaren 15ean eta 16an.
Bizilagunen deklarazioak
Bihar Samuel Benitezen hiru abokatu deitu dituzte deklaratzera, eta auzipetuak bere ´Cucok lehenengo adierazpenak Poliziaren "presiopean" egin zituela esatearen inguruan galdetuko diete.
Del Castillo familiaren lau bizilagunek deklaratuko dute asteartean eta asteazkenean, neska Marta desagertutako egunean 21:00etan ikusi zutela iruditu baizitzaien. Horrek Carcañoren bertsioa indartuko luke, ordu horretan neska etxera ziklomotorrean eraman zuela esan baitzuen, susmoak bere gain jartzea ekidinda.