Gizartea -
Gertaera
24 asteko haurtxo baten gorpua poltsen artean ezkutatu du, Madrilen
Poliziaren arabera, umearen gorpua non dagoen ez du azaldu nahi izan eta, orduan, San Blaseko polizia-etxeko patruila bat bidali dute emakumearen etxera.
Erredakzioa
Espainiako Poliziak emakume bat atxilotu du gaur Madrilen, etxean 24 asteko haurtxo baten gorpua aurkitu ondoren. Antza, emakumeak plastikozko poltsen artean ezkutatu du umearen gorpua, Poliziak jakinarazi duenez. Atxilotutako emakumea 29 urteko kolonbiarra da. Gaueko 0:30etan Gregorio Marañon ospitalera joan da, abortu bat izan duela esanez.
Poliziaren arabera, umearen gorpua non dagoen ez du azaldu nahi izan eta, orduan, San Blaseko polizia-etxeko patruila bat bidali dute emakumearen etxera.
Atxilotuaren pisu-kide batek atea ireki die poliziei. Sukaldeko armairu baten barruan, plastikozko poltsen artean, umearen gorpua aurkitu dute.