Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Algortan, emakumea jotzea leporatuta
Hainbat pertsonek etxe batean erasoaren lekuko izan zirela jakinarazi zioten Udaltzaingoari.
Erredakzioa
Getxoko Ertzaintzak 42 urteko gizonezko bat atxilotu zuen larunbat goizalden, emakumea jotzea leporatuta.
Gertakizunak ostiralean 22:50ean hasi ziren, Ertzaintzak dei bat jaso zuenean, horren bidez gizonezko bat emakume bati eraso egiten ari zitzaiola jakin zuen.
Gertakarien lekura bertaratu ostean, hainbat pertsonek etxe batean erasoaren lekuko izan zirela jakinarazi zioten Ertzaintzari.
Gertakizunaren ustezko erasotzaileak alde egin zuen, Ertzaintzaren patruilak iritsi baino lehen.
Agenteak etxera sartu ziren, eta emakumeak eraso egin zioten zantzuak zituela ikusi zuten, horregatik anbulantzia bati deitu zioten, Gurutzetako ospitalera eramateko.
Ertzain batek telefonoz hitz egin zuen erasotzailearekin, eta polizia-etxera joateko esan zion, baina hark ezetz erantzun zion.
04:00etan agenteek biktimari etxera lagundu ziotenean, ustezko erasotzailea ohean lotan aurkituta, atxilotu eta epailearen esku utzi zuten.