Gizartea -
Gertaera
Karmelo Ikastolako irakasle ohi bat da Bilboko hildakoa
65 urteko gizonezko bat hil da gaur Santutxuko auzoan, laban batekin sei lagun zauritu dituen gaztea atxilotzen saiatu duenean.
Erredakzioa
65 urteko gizonezko bat (K.O.M.) hil da gaur Santutxuko auzoan, laban batekin sei lagun zauritu dituen gaztea atxilotzen saiatu duenean. eitb.com-ek jakin ahal izan duenez, hildakoa Karmelo ikastolan lan egindako irakasle bat da eta bi alaba zituen.
Santutxuko Errondabarri tabernan (Jose Miguel Barandiaran kalean) gosaltzen ari zenean, hiltzailea bertara sartu eta tabernako hainbat pertsona mehatxatu egin ditu.
Goizeko 9:30ak aldera, Zabalbideko metro irteeratik hurbil, ustezko hiltzaileak esaldi bat oihukatu du: "Nire familia hil dute, eta orain nik hil egingo zaituztet". Ondoren, laban handi bat erakutsi eta hainbat auzotar zauritu ditu.
Ondoren, K.O.M. zegoen tabernan sartu eta irakasle oiharekin borrokan ibili da. Une horretan, labankada batekin gizonezkoa hil egin du.