Gizartea -

Donostia

Hiru pertsona atxilotu dituzte Donostian etxebizitza batean sartzen saiatzeagatik

Udaltzainek ezustean harrapatu ostean, ustezko lapurrak polizia-etxera eraman dituzte.

Ostiral goizeko lehen orduan jazo da gertaera, Donostiako Herrera auzoan. Argazkia: Artxiboa.
Udaltzaigoa.
Ostiral goizeko lehen orduan jazo da gertaera, Donostiako Herrera auzoan. Argazkia: Artxiboa.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona atxilotu dituzte Donostian, etxebizitza gisa prestatutako lokal batean sartzen saiatu direlako.

Gertaera ostiral goizeko lehen orduan jazo da, Donostiako Herrera auzoan.

Donostiako udalaren arabera, bizilagun batek abisua eman ondoren, udaltzainak bertaratu eta ustezko lapurrak atxilotu dituzte.

Agenteek etxebizitzaren kanpoaldean ezustean harrapatu dituzte, eta, ondoren, atxilotu eta polizia-etxera eraman.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lapurretak