Gizartea -

Gertakaria Bilbon

Erasotzailea 'ero moduan zihoan labankadak ematen', lekukoen arabera

"Bizitza hau kaka bat da", "oso urduri jartzen ari naiz", oihukatu omen du erasotzaileak lekukoen esanetan.

Santutxu auzoan gertatu da erasoa. Argazkia: EITB
Santutxu auzoan gertatu da erasoa.
Santutxu auzoan gertatu da erasoa. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizean labankadaz gizon bat hil duen gaztea "ero moduan", "korrika" eta kalean zegoen jendeari "labankadak emanez" zebilen, lekukoek azaldu dutenez.

"Bizitza hau kaka bat da", "oso urduri jartzen ari naiz", oihukatu omen du erasotzaileak lekukoen esanetan.

Erasoa oso azkar gertatu dela esan dute lekukoek eta horrek "izua" zabaldu duela kaleetan, bizilagunen eta langileen artean, Santutxuko Zabalbide metro geltokiaren inguruan.

Tomas del Hierro Bilboko Udaleko Segurtasun zinegotziak jakitera eman duenez, oihuka eta begirada galduta zuen erasotzaileak eta aurrean harrapatzen zituen guztiei egiten zien eraso.

Bizilagunek atzetik jarraitu diote erasotzaileari eta horrek labankadak ematen jarraitu du taberna batean gorde den arte. Tabernan gizon bat hil du.

Beste sei pertsona, inguruko dendetan eta bankuen egoitzetan gorde direnak, arma zuriz zaurituta eraman dituzte.

Jose Antonio izeneko lekuko baten arabera, erasotzailea bikote batekin eztabaidatzen ari zen eta horietako batek Poliziari deituko ziola esan dionean, erasotzaileak labana atera du eta sastadak ematen hasi da. "Mutiko bat goitik behera sastatu du", adierazi du beste lekuko batek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea