Gizartea -

Elkarrizketa, Radio Euskadin

Jonan Fernandez: "Ez dugu baztertzen aurretik egon diren neurriak berriro ezartzea"

LABIren mahai teknikoko koordinatzaileak ziurtatu du datorren asteleheneko bileran neurri berriak har ditzaketela, "ziurgabetasun egoera honi aurre egiteko".

Jonan Fernandez LABIren mahai teknikoko koordinatzailea. Argazkia: Radio Euskadi
Jonan Fernandez LABIren mahai teknikoko koordinatzailea
Jonan Fernandez LABIren mahai teknikoko koordinatzailea. Argazkia: Radio Euskadi

O.V. / L.Z. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) batzorde teknikoak bilera egin du ostiral honetan koronabirusaren pandemia Euskal Autonomia Erkidegoan izaten ari den bilakaera aztertzeko, eta astelehenean berriro bilduko dira gai bera hizpide.

Radio Euskadin pandemiaren egungo egoeraz egin dioten elkarrizketan, Jonan Fernandez LABIren mahai teknikoko koordinatzaileak esan du "mehatxu garrantzitsuak" daudela, eta Gabon festek eragina izan dezaketela kutsatzeen gorakadan.

Horregatik, Fernandezek ez du baztertu asteleheneko hitzorduan neurri berriak adostea. "Gabon zahar gaueko eta Urteberri eguneko ondorioak jasaten ari gara, eta Errege Egunekoak oraindik ez dira iritsi. Gainera, kontuan izan behar dugu Britainia Handian agertu den covid-19aren aldaera berriak Euskadin ere eragina izan dezakeela", adierazi du.

Halaber, argi utzi du beherapenekin ere kezkatuta daudela, "arrisku egoera" sor dezaketelako.

Covid-19 kasu gehien dituzten udalerrien itxiera LABIren asmoen artean dagoen galdetuta, zera nabarmendu du: "Ez dugu baztertzen lehenago indarrean egon diren neurriak berriro ezartzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gaurko titularrak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Bigarren alarma-egoeraren amaiera LABI