Gizartea -
Ikerketa
Mendaron aurkitu zuten gizonezkoa ez zen uholdeen ondorioz hil
Gorpua atzo goizean aurkitu zuten Mendaron (Gipuzkoa), Deba Ibaian, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez. Donostiako Auzitegi Medikuarenera eraman zuten gorpua eta gaur egin diote autopsia.
Erredakzioa
Deba ibaian, Mendaron, aurkitu zuten gizonezkoa ez zen iragan asteko euritearen eta denboralearen ondorioz hil, Ertzaintzaren aburuz.
Gizonezkoaren gorpua atzo goizean aurkitu zuten Mendaron (Gipuzkoa), Deba Ibaian, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez. Donostiako Auzitegi Medikuarenera eraman zuten gorpua eta gaur egin diote autopsia.
40-50 inguru urteko gizonezkoa biluzik zegoen Deba ibaiaren bazter batean. Handik pasa zen txirrindulari batek aurkitu zuen eta berak pasa zion abisua Ertzaintzari.
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du hildakoa nor zen eta nola hil ote zen jakiteko. Oraingoz hipotesi guztiak zabalik ditu, baina uholdeek gorpua ez zutela haraino eraman adierazi du Ertzaintzak.