Gizartea -

Santutxuko gertakizuna

Udala herri akusazio gisa aurkeztuko da prozesu judizialean

Ernesto Erkoreka Plazan dagoen Bilboko bandera haga erdian jarrita egongo da hiru egunez gaur Santutxun izan den erasoa dela eta.

Hildakoa eraman duten momentua. Argazkia: EITB
Hildakoa eraman duten momentua.
Hildakoa eraman duten momentua. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak elkarretaratzea deitu du astearte honetarako, Santutxu auzoan 65 urteko gizonezko bat hil dutela gaitzesteko. Protesta 12:00etan izango da udaletxeko eskaileretan.

Udalak jakitera eman duenez, "biktimei eta senideei elkartasuna adierazteko" Bilboko bandera, Ernesto Erkoreka plazan dagoena, haga erdian jarrita egongo da hiru egunez gaur Santutxun izan den erasoa dela eta.

Halaber, prozesu judizialean herri akusazio gisa aurkeztuko dela iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea