Gizartea -

Ikerketa

Baliteke gizonezko batenak izatea Arrigunaga hondartzan aurkitutako giza gorpuzkiak

Dirudienez, indarrez egindako hilketa bat izan liteke, kriminalitate zantzuak atzeman baitituzte: gorpuzkiak estali gabe zeuden eta ebaki garbiak zituzten.

Los restos humanos hallados en Arrigunaga podrían pertenecer a un varón
Los restos humanos hallados en Arrigunaga podrían pertenecer a un varón
Los restos humanos hallados en Arrigunaga podrían pertenecer a un varón

L.Z.| EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urpekari talde bat Arrigunaga hondartzako bazterrak arakatzen ibili da astelehen arratsalde honetan, harkaitz eta hondar artean. Txakurrek egindako lanak asko lagundu du ikerketan.

Goizean jakinarazi dute hanka baten zati bat aurkitu dutela hondartza horretan, eta sorbalda baten zati bat ere aurkitu dute edukiontzi batean. Dirudienez, indarrez egindako hilketa bat izan liteke, kriminalitate zantzuak atzeman baitituzte. ETBk jakin duenez, estali gabe zeuden gorpuzkiak eta ebaki garbiak zituzten. 

Hasiera bateko hipotesien arabera, garbiketa lanetan zebiltzan behargin batzuek gorpuzkiak edukiontzira bota zituzten, ohartu gabe. Antza denez, gizonezko batenak dira gorpuzki horiek.

Hanketako baten beste zati bat atzo goizean aurkitu zuten, bizilagun baten abisua jaso ostean. Orain, mediku forentseak gertatutakoa ikertzen ari dira.

Polizia zientifikoak DNA laginak hartu ditu, desagertutako pertsonaren baten gorpuzkiak ote diren jakiteko.

Arrigunaga miatu ostean, Gorrondoatxa hondartzara jo dute gorpuzki gehiago bilatzeko asmoz. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta bihar berrekingo diete bilaketa lanei, Ereaga eta Atxabiribil hondartzen artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Arrigunaga hondartza