Gizartea -

Istripua, Gasteizen

Tranbiak harrapatutako 83 urteko emakumea ospitaletik atera da

Ezbeharra 11:30etan jazo da. Adineko emakumea Txagorritxuko ospitalera eraman dute anbulantzian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizen tranbiak harrapatutako 83 urteko emakumeari alta eman diote.

EuskoTranek prentsa ohar batean jakinarazi duenez, emakumeak gaizki gurutzatu du eta harrapatua izan da.

Ezbeharra 11:30etan jazo da Gasteiz etorbidea eta Navarro Villoslada kalea gurutzatzen diren gunean. Gidariak larrialdietarako balazta erabili arren ez du emakumea saihestea lortu.

Ondorioz, tranbiak emakumea harrapatu du eta Txagorritxu Ospitalera eraman dute.

EuskoTranek azaldu duenez, emakumea ospitalera eraman dute badaezpada, eta une oro kontziente egon da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea