Gizartea -

Mehatxuak Twitterren

Heriotza mehatxuak egin dizkiote Eva Hacheri, Twitterren

Buenafuente eta Risto Mejide ere erabiltzaile horren biktimak izan dira.

Eva Hache umorista. Eitb
Eva Hache umorista. Eitb

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eva Hacheren Twitter kontuaren zale batek umorista honen kontrako mehatxuak publikatu ditu bere Twitterrean. "Hil zaitez" edo "ni zu izango banintz ez nintzen etxetik bakarrik irtengo" esaldiak idatzi dizkio, besteak beste.

Artistak Twitter erabili du Guardia Zibila eta Polizia Nazionala mehatxu horietaz ohartarazteko, sare sozial honetan Pelayo Gil ezizena duen erabiltzaile batek heriotza mehatxuak egin ostean.

Mehatxuak azaroaren 7an hasi ziren: "benetan” gorroto zuela idatzi zion orduan. Horrez gain, bide berean topo eginez gero "korrika irtetea" gomendatu zion mehatxatzaileak.

Azaroaren 12an mehatxuen tonua igo egin zen, "lantoki duzun antzokira joan eta jende guztiaren aurrean sastatu" egingo zuela esan zion. Horrez gain, "etxetik bakarrik ez irtetea" gomendatu zion.

Poliziarekin kontaktuan

Gauzak nola zeuden ikusita, artistak polizia indarrekin kontaktuan jartzea erabaki zuen. Poliziek mezua irakurrita zutela erantzun zioten: "Badaukagu, salaketa aurkeztu beharko duzu, baina lanean gaude".

Mehatxuen egilea Nicole Sherzingerren jarraitzailea ere bada, eta badirudi abeslaria Lewis Hamilton bere mutil-laguna baino hobeto tratatzen duela, pilotuaren Twitter profilean "I kill Hamilton" idatzi baitzuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea