Gizartea -
Drogen kontsumoa
Europar Batasunak kokaina kontsumoaren jaitsiera sumatu du
"Azken hamar urteetan kokainak izan duen boom-a bukatu litekeela iragarri digute estatistikek", esan du Juan Vicente Droga eta Toxikomanien Europar Behatokiko kideak.
Erredakzioa
Kokainaren kontsumoak azken hamar urteetan gora egin eta gero, Europan, azken urtean, gainbeheran dagoela esan daiteke, batez ere kontsumo tasa altuena duten herrialdeetan (Espainia eta Erresuma Batua). Datu hauek Europar Batasuneko Drogen inguruko agentziak kaleratu ditu, eta, aldi berean, droga sintetikoen kontsumoaren gorakadak eragin ditzakeen arriskuez mintzatu da.
Wolfgang Gotz Droga eta Toxikomanien Behatoki Europarreko zuzendariak azaldu du ikerketa honen datuetan kokainaren kontsumoaren "burbuilak" eztanda egin duenaren "aztarnak" aurkitu direla.
2009an, espainiarren % 2,7k kontsumitu droga hori -2007an baino lau hamarren gutxiagok-. Britainia Handian, berriz, biztanleen % 2,5k kontsumitu zute, eta Italian % 2,1ek.
"Estatistikek azken hamar urteetan bizi izan dugun kokainaren booma bukatu daitekela iragarri digute", esan du Juan Vicente DTBEko kideak.
50 eta 80 euro bitartean
Kontsumoaren jaitsiera drogaren kostuarekin -50 eta 80 euro bitartean- erlazionatu du txostenak, eta horrek "herstura praktikatzen duten herrialdeetan beste droga batzuk kontsumitzera" bultzatu du
Baliteke kokainaren kontsumoaren jaitsierak beste droga batzuen kontsumoa indartzea. Zehazki, diseinuzko drogak eta droga sintetikoak dira orain EBren buruhauste nagusia.