Gizartea -

Gasteiz

Pertsona bat erreskatu dute Jundizko biokonpost-lantegiko deskarga-hobitik

Hondakinak deskargatu ondoren, kamioiaren gidaria konturatu da gizonezko bat zegoela.

N. B. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizaldean, agiririk gabeko gizon bat erreskatatu dute Jundizko biokonpost-lantegiko deskarga-hobitik. Udalaren garbiketa zerbitzuko zabor-bilketarako kamioi batetik erori omen da bertara.

Udalak ohar baten bidez jakitera eman duenez, 04:25ean gertatu da. Hondakinak deskargatu ondoren, kamioiaren gidaria konturatu da gizonezko bat zegoela, eta berehala ohartarazi die larrialdietarako zerbitzuei zein lantegiko arduradunei.

Suhiltzaileak, udaltzainak eta anbulantzia bat joan dira pertsona hori erreskatatzera. Ez du konortea galdu, baina zauria zuen zango batean, eta, hori dela eta, ospitalera eraman dute artatzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak