Gizartea -
Neonazien kontrako epaiketa
'Ez naiz arrazista, etsaia direlako gorrotatzen ditut moroak'
Artikulu batean "kontrolatu gabeko askapen sexuala, izatezko bikoteen legitimizazioa, buruko gaitzen eta degeneratu marikoien promozioa eta mari-aker handiuztekoak" kritikatu zituen.
Erredakzioa
José Antonio G. "Estado Nacional Europeo" alderdiko idazkariak adierazpen askatasunaren aldeko aldarria egin du bere aldizkarian ideologia nazia hedatzeaz akusatu duen epaiaren aurrean. Arrazista izatea ukatu du, nahiz eta "moroak gorrotatu".
Gaur hasi da José Antonio G. Estado Nacional alderdi ultraeskuindarreko idazkariaren kontrako epaiketa Bartzelonako 7. Zigor Epaitegian. Honekin batera, "Intemperie" izeneko aldizkariaren Erredakzio Kontseiluko partaide diren bi kide ere epaituko dituzte. Fiskalak lau urte eta erdiko zigorra eskatu du, aldizkarian Holocaustua ukatu eta juduen kontrako irainak egitearren.
"Azaltzen diren beste hainbat bezalako iritzi bat da nirea" esan du buruzagi neonaziak "kontrolatu gabeko askapen sexuala, izatezko bikoteen legitimizazioa, buruko gaitzen eta degeneratu marikoien promozioa eta mari-aker handiuztekoak" bezalakoak idatzi zituen artikulu bat defendatzerako orduan
"Estado Nacional Europeo" alderdiaren ilegalizazioa
Kartzela zigorrez gain, Miguel Angel Aguilar Gorroto eta Diskriminaziozko Delituen Fiskalak alderdi horren ilegalizazioaren prozesuari hasiera ematea eskatu du. Horrekin batera, alderdiaren web orria ixtea eskatu du.