Gizartea -
Desagertzea Madrilen
Guardia Zibilak neska adingabe baten gorpua aurkitu du Madrilen
Neskaren familiako kide batzuek hilotza ikuskatu eta identifikatu dutela egiaztatu dute ikerketaren iturriek.
Erredakzioa
Guardia Zibilaren agenteek Avellaneda N. 17 urteko adingabekoaren gorpua aurkitu dute gaur 15:00 aldera. Aurreko ostiraletik desagertuta egon ostean, Collado Villalbako (Madril) herrian dagoen harrobi batean aurkitu dute gorpua, Madrilgo Guardia Zibilaren Komandantziak azaldu duenez.
Ikerketaren iturriek zehaztu dute hilotza 22 urteko mutil-laguna izandakoak berak hil zuela aitortu eta gorpua non zegoen azaldu dutenean aurkitu dutela
Neskaren familiako kide batzuek hilotza ikuskatu eta identifikatu dutela egiaztatu dute iturri berberek
Ordu batzuk lehenago
Aurreko ostiraletik desagertuta dagoen Avellaneda N. neska dominikarraren familiak azaldu du Guardia Zibilaren dei bat jaso duela arratsaldean, eta bertan %99 ko segurtasunez desagertutako neska izan daitekeen hildako gorpu bat aurkitu dutela informatu diete.
Guardia Zibila neskaren familiak Collado Villalban duen lokalean agertu eta aurkipenaren berri eman die. Horren ostean Auzitegiko medikuarengana joatea eskatu diete, beharra badago, gorpuaren errekonozimendua egiteko.