Gizartea -
Gatazka osasun zerbitzuan
'Zirikatzeari uzteko' eskatu dio Pedro Sanzi Arabako Errioxak
"Pertsonak aurrez aurre ipintzeari uzteko" eskatu dio Errioxako presidenteari Arabako Errioxako Taldeak. Era berean, Jaurlaritzari eta Errioxako Gobernuari "berriro negoziatzeko" eskatu die.
Erredakzioa
"Pertsonak zirikatzeari eta aurrez aurre ipintzeari uzteko" eskatu dio Pedro Sanz Errioxako presidenteari Arabako Errioxako Taldeak. Era berean, Euskoa Jaurlaritzari eta Errioxako Gobernuari "berriro negoziatzeko" eskatu die. Arabako eskualdeko pazienteak osasun zerbitzuan artatzeari uko egin zion Logroñoko Exekutiboak eta gatazka sortu zen.
Arabako Errioxako udaletako eta administrazio-batzarretako alkate eta ordezkariek gatazka aztertzeko batzorde bat osatu zuten, Taldeko presidentearekin batera. Batzorde horrek deituta, eskualdeko herritarrek elkarretaratzea egin dute arratsaldean, Oiongo plaza nagusian, "Arabako Errioxa- Osasun zerbitzua-Konponbidea orain" lelopean, gatazkari irtenbide bat ematea eskatzeko.
Elkarretaratzean, auzokideak "zenbakiak ez direla" gogorarazi dute eskualdeko ordezkariek, "XXI. mendeko osasun arreta eskatzen duten pertsonak baizik". Horrez gain, "logika aplikatzeko" eskatu dute, eta Gazteizera arte 70 kilometro egin beharrean, Logroñotik 5 kilometrora egonda bertako ospitalean arreta jasotzea eskatu dute.
Zentzu horretan, "gaur eguneko Europan herrialde ezberdinetako bizilagunak gertutasunaren irizpideekin jasotzen dituzte, zerbitzu hobeago bat emateko", azpimarratu nahi izan dute. "Euskadin ere berdin jokatzen da, Burgosekoa, Nafarroakoa, Kanarietakoa, edota Errioxakoa izateagaitik inolako eragozpenik jarri gabe", gaineratu dute.
Errioxako osasun zentroetan azken urteetan jasotako zerbitzuekin “oso pozik” izan direla adierazi dute auzotarrek eta hartutako erabakia “oso kaltegarria” izango dela gaineratu dute, batez ere Arabar Errioxako adineko pertsonentzat.
Oioneko osasun zentroraino manifestazioa egin dute elkarretaratzea bukatzean.
"Nori eta zertarako bururatzen zaio hainbeste urteetako harremana horrela moztea?", galdetu dute, "sufritzen ari garen arazo larriari irtenbide bat ematea" eskatu duten bitartean.
Aurrekariak
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Errioxak eskatzen dizkion zazpi milioi euroak ez dituela ordainduko iragarri du. Errixarren Osasun Sailak Logroño inguruko udalerri arabarretako pazienteak artatzea eragiten dituen gastuak ordaitzeko exijitzen du, euren ustez, gastu horiek Osasun Sistema Nazionala arriskuan jartzen duelako.
Rafael Bengoa Jaurlaritzako osasun sailburuak prentsaurrean azaldu zuenez, Euskadi eta Errioxako gobernuen arteko gatazka irailean hasi zen, Arabar Errioxako pazienteen atentzio berezia bertan behera geratu zenean.
Bengoaren arabera, Oion, Eltziego edota Guardiako biztanleek urteak zeramatzaten Logroñoko San Pedro Ospitaleko espezialistengana joaten. Irailean, hala ere, zerbitzu hori bertan behera utzi zuten Euskadiko osasun arduradunei eta pazienteei horren berri eman gabe.
Eusko Jaurlaritza datozen egunetan akordioren bat ixteko itxaropenarekin negoziatzen jarraitu eta hitzarmen bat sinatzeko prest dago, diru kontuak alde batera utzita baina. Hori da Rafael Bengoa Osasun sailburuak azaldutako borondatea.
"Haustura hauteskundeetan heldu" dela goraipatu du Bengoak. Bi erkidegoetako osasun arduradunek bilerak egin zituztela azaldu du Osasun sailburuak, "baina inork ez zuen aldebakarreko erabaki honen berririk eman".
Gose-greba
Errioxaren eta Euskadiren arteko gatazkan protagonista berri bat dago, Oiongo alkateak gose-greba hasi du auzi hori dela eta.
4.500 kaltedun
Osakidetzako iturriekEfe albiste agentziari esandakoaren arabera, Arabar Errioxako kaltedunak4.500 inguru dira. Euskadin, aldiz, Errioxako 3.000 pertsona artatzendira.
Sailburuak ez du "zifren ingurukoeztabaidan" sartu nahi izan, baina Eukadiko ospitaletan Kantabria,Burgos, Nafarroa eta Errioxako 14.000 pertsona artatzen direlaazpimarratu du, horren truke ezer jaso barik.