Gizartea -

Bilbon

Ertzaintzak eraikin bat hustu du Errekalde auzoan

Ertzaintzak 20 bat pertsona identifikatu ditu abandonatutako lantegi bat hustu ostean, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
20 pertsona identifikatu dituzte Errekaldeko lantegi bat hustu ostean

00:38

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 20 bat pertsona identifikatu ditu arratsaldean, Bilboko Errekalde auzoan, abandonatutako lantegi bat hustu ostean, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Zenbait lagunek osatutako talde bat Errekalde auzoko eraikin abandonatu batean sartu da arratsaldean. Eraikuntzaren jabeak salaketa bat aurkeztu du dagoeneko, Ertzaintzak baieztatu duenez.

17:50 aldera taldea eraikinean sartu da. Eraikuntza lantegi zahar bat da eta, Errekalde Larraskitu kaleko 27. zenbakian dago.

Kukutzako gaztetxearekin lotutako pertsonak direla jakinarazi dute zenbait iturrik.

Duela hilabete bat polemika izan zen nagusi Errekaldeko auzoan. Izan ere, Kukutzako eraikina okupatu zuten gazteek eta irailaren 23an hustu zuen Ertzaintzak. Ondorioz, liskarrak jazo ziren Bilbon.

Jabeen ordezkari legalak eraikuntzaren okupazioa salatu du guardiako epaitegian. Ondoren Ertzaintzak esku hartu du.

Utzaraztea

19:30 aldera eraikina husten hasi dira ertzainak. Ertzaintza harrikatu dute ezezagunek, baina ez dute ertzainik zauritu.

Gainera, eraikuntzan sartzen saiatu direnean ate metalikoa itxita aurkitu dute agenteek. Oztopoak ikusita horman zulo bat egin behar izan du Ertzaintzak.

Indarkeriaz eraikin bat okupatzea leporatuko diete 20 pertsona horiei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea