Gizartea -

BIZKAIA

46 urteko gizon bat zauritu da Ermuan, etxebizitza batean piztutako sutean

Sutea 21:15 aldera piztu da Izelaieta kaleko etxebizitza eraikin batean. Suhiltzaileek itzali dute.

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

46 urteko gizon bat zauritu da bart, Ermuko etxebizitza eraikin batean piztutako sutean.

Sutea 21:15 aldera piztu da Izelaieta kaleko etxebizitza eraikin bateko hirugarren solairuan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, garrak hirugarren solairutik teilatura zabaldu dira.

Suhiltzaileek 21:30erako hartu dute sua kontrolpean, eta 22:28rako amaitu dituzte garrak erabat.

Sutean, 46 urteko gizon bat zauritu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Bizkaia Ermua albisteak EAE Suteak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Suhiltzaileak Durangaldea gaur