Gizartea -
Eraginkortasun ekonomikoa
Bilbok Europako sari bat jaso du krisiari egoki aurre egiteagatik
Europako Batzordeak Sektore Publikoaren Europako Saria eman dio Bilboko Udalari kudeaketa ereduagatik, estrategia eta aurrekontu estrategiagatik eta gardentasunagatik.
Erredakzioa
Bilboko Udalak "Hotzaldi ekonomiko garaian zerbitzu publikoen eskaintza inteligentea" sailan irabazi du 2011ko Sektore Publikoaren Europako EPSA Saria, Bilboko Udalak prentsa-ohar batean jakitera eman duenez.
Europako Batzordeak babesten du EPSA saria eta Holandako Maastricht hirian hartu dute erabakia.
Bilboko Udalaren arabera, saritutako proiektuak hiriaren eraldaketa eta zerbitzu onak defendatzen ditu; horrekin batera, baliabideen erabilera egokia, eraginkortasun ekonomikoa, antolaketa estrategikoa eta aurrekontuetako antolaketa, eta gardentasuna azpimarratu dituzte.
Bilboko Udalaren hitzetan, sari hori "nazioarteko lehen mailako aintzatespena" da.