Gizartea -

Sutea Profusa enpresan

Itzali egin dute Barakaldoko Profusa enpresako sutea

Suhiltzaileek gau osoa eman dute sutea piztu den biltegiko gasa kentzen, eta gaua etxetik kanpo pasatu behar izan duten bizilagunak seguru aski gaur bertan itzuli ahalko dira.

Desagertu egin da Barkaldoko sutearen ondorioz sortutako arriskua
Desagertu egin da Barkaldoko sutearen ondorioz sortutako arriskua
Barakaldoko enpresan leherketa izateko arriskurik ez dagoela esan dute

01:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldoko Zubileta auzoko bizilagunak lasai egon daitezke jada. Izan ere, guztiz desagertu da Profusa enpresako gas-biltegi batean sutea piztu eta gero sortutako arriskua.

Suhiltzaileek gau osoa eman dute biltegiko gasa kentzen, eta gaua etxetik kanpo pasatu behar izan duten bizilagunak seguru aski gaur bertan itzuli ahalko dira. Nolanahi ere, teknikariak bertan daude oraindik, biltegia hozten.

Herrizaingo Saileko iturriek jakitera eman dutenez, 04:00etan inguru sutea itzaltzea lortu dute.

Atzo 11:40an piztu zen, eta gas-tanga lehertzeko arriskua zegoela ikusta, ingurua ixtea erabaki zuten. Horrez gain, enpresatik hurbil dauden zortzi etxebizitza hustu zituzten, hamar bat pertsona kalera aterata.

Enpresak jakinarazi duenez, sutearen ondorioz bi langile zauritu dira. Hala ere, langileak bere kabuz joan dira ospitalera.

Iragan martxoan, Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak enpresa horri espedientea ireki zion, emisio kutsatzaileak egitea leporatuta. Ustez emisio horiek izan ondoren, Bilboko eta Barakaldoko hainbat azotarrek kalteak salatu zituzten.

Bizilagunak, kezkatuta

Auzoko bizilagunek aipatu dute asteazkenetik zegoela gas usain "sendoa" enpresaren inguruetan.

Gas-tangatik hurbilen dagoen etxean bizi den Erbixe Sasia 78 urteko emakumeak azaldu du auzokide batek ohartarazi ziola. Garrak etxetik ikusi zituen suhiltzaileak heldu eta etxeak uzteko eskatu zieten arte.

Gertakariaren ingurura hurbiltzea sahiesten duen kordoi polizialean zeuden bizilagunek aipatu dute atzotik zegoela gas usain "sendoa".

Bertan bizi direnek aipatu dute "askotan" gertatu ohi direla horrelako gas isuriteak, eta horrelakoetan Ertzaintzak kontuz ibiltzeko gomendatzen diela, baina azkenaldian horrelakorik ez dela gertatu azaldu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea