Gizartea -

Valentzia

Erretiratu talde bat salatu dute zentimoekin apustu egiteagatik

500 kaltedunek urteak daramatzate jokatzen eta jasotako dirua instalazioak mantentzeko erabiltzen dutela argitu dute. Balieteke 600.000 euroko isuna jasotzea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak Puerto de Saguntoko (Valentzia) erretiratu talde bat salatu du kartetan jokatzen zutenean 10 eta 20 zentimoko apustuak egiteagatik. Baliteke erretiratuek 600.000 euroko isuna jasotzea.

76 eta 92 urte bitarteko 500 kaltedunek urteak daramatzate zentimoekin apustuak egiten, baina bildutako dirua instalazioak mantentzeko erabiltzen dutela argitu dute.

Valentziako Generalitatearen jokoaren eta apustuen legearen arabera, baimendutako lokaletan bakarrik egin daitezke apustuak. Araudi horrek 600.000 eurorainoko isunak jasotzen ditu. Hala ere, lege horren arabera, "denborapasa" jokatzea ez da delitua.

Manuel Rios erretiratuen taldeko presidenteordeak azaldu duenez, jasotako dirua ongintzazko ekimenetara ere bideratu izan dute; Haitiko lurrikarak kaltetu zituenentzat, adibidez.

Oraingoz, kartetan jolasten jarraitu dute, baina apusturik egin gabe aspergarria dela esan dute askok eta lokalera joateari utzi diote.

2000an ere, 200.000 pezetatako (1.200 euro) isuna jaso zuen erretiratu talde honek bingoan aritzeagatik, baina, azkenean, epaileak arrazoia eman zion eta isunaren dirua berreskuratu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea