Gizartea -
Asteazkenean topatuta
Villalbako neska buruan kolpea hartuta hil zen, autopsiaren arabera
Autopsiak baztertu egin du bortxatua izana. Toxikologia datuak ezagutzeko beste 15 edo 20 egun beharko dira.
Erredakzioa
Avellaneda Nuñez dominikar gazteari egindako autopsiak adierazi du buruan kolpe handia hartuta hil zela. Neskaren hilotza Collado Villalba Madrileko herrian topatu zuten, desagertu zela salatu zutenetik bost egon igaro ondoren.
Toxikologia datuak ezagutzeko 15 edo 20 egun beharko badira ere, autopsiak baztertu du gertaera honen ondoren atxilotutako pertsona bakarrak -22 urteko kolonbiarra- bortxatu zuela. Hortaz, homizidio delitua bakarrik leporatuko diote.
Ikerketaren iturrien arabera, Guardia Zibila oraindik ari da armaren bila, harri bat edo makila bat izan daiteke. Collado Mediano ondoko herrian ari dira bilatzen, bertan topatu baitzuten gorpua gazteak lehengoz deklaratu ondoren.
Ustezko erasotzailea eta biktima elkar ezagutzen ziren aspalditik eta hartu emanen bat izan zuten baina ez ziren elkarrekin luzaroan egon, hori dela eta, Guardia zibilak emakumeen kontrako indarkeria delitua baztertu du.