Publizitatea
Itxi

2021/01/22

07:55

Gizartea

KORONABIRUSA

Frantziak PCR negatiboa eskatuko die EBko hegazkin bidaiariei, astelehenetik

O. A. | EITB MEDIA

Urtarrilaren 14tik neurri hori bera aplikatzen die Frantziak Europar Batasunekoak ez diren bidaiariei. Emaitza negatiboa bada, EBko bidaiariek ez dute koarentena egin beharko.

  • Eiffel dorrea, Parisen

    Eiffel dorrea, Parisen. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Frantziak PCR negatiboa eskatuko die astelehenetik aurrera Europar Batasunetik (EB) hegazkinez herrialdera sartzen diren bidaiariei. Koronabirusari eskainitako EBko 27 herrialdeen arteko goi-bileran, Bruselan, iragarri du albistea ostegun honetan Emmanuel Macron Frantziako presidenteak. Proba bidaiatu baino 72 ordu lehenago egin beharko da.

Urtarrilaren 14tik neurri hori bera aplikatzen die Frantziak Europar Batasunekoak ez diren bidaiariei. Kasu horretan, zazpi egunez bakartu egin behar dute. Europar Batasuneko bidaiarien kasuan, ordea, emaitza negatiboa bada ez dute koarentena egin beharko. 

Gauzak horrela, Espainiari eta Herbehereei batu zaie Frantzia. Izan ere, herrialde horiek ere aurreko hiru egunetan egindako PCR negatiboa aurkezteko eskatzen die hegazkinez herrialde horretara sartu nahi duten bidaiari guztiei.

Neurri horretatik salbuetsita gelditzen dira "ezinbesteko bidaiak", "mugaz bi aldeko langileak" eta "lurreko garraioa".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena